Gogoratzeko eta ospatzeko eguna — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Gogoratzeko eta ospatzeko eguna

Ekainaren 9an, ostirala, ULMAko erretiratuei omenaldia egin zitzaien, eta ia 300 lagunek lagun zaharrekin topo egin zuten, garai bateko lankideen oroitzapenek eta adiskidetasunak markatutako egun batean.
Gogoratzeko eta ospatzeko eguna
2023/06/14

Jardunaldia ULMAk Oñatin dituen Negozioetara egindako bisitekin hasi zen. Gehienek lehengo lantokietara itzultzea aukeratu zuten eta kasuren batean azken urteetan eraikitako solairu berriak ezagutzeko aukera izan zuten.

Goizean, halaber, Iñaki Gabilondo zuzendari nagusiak eta Lander Diaz de Gereñu taldeko presidenteak ongietorria eta aurkezpena egin zuten Sail Nagusietako auditorioan, eta ULMA taldeko enpresa-bazkidearen egungo egoera errepasatu zuten.

Bisitak eta aurkezpenak amaituta, parte-hartzaile guztiak Zubikoa kiroldegiko omenaldi-bazkarira joan ziren. Bazkarian, gainera, zuzeneko musika izan zen eta hainbat bidaia zozkatu ziren.

Gozatu eguneko unerik onenez.

Arrazoi geografikoengatik Oñatira joaterik izan ez zuten Ordezkaritzetako bazkide eta langile guztiak ere parte izan daitezen eta ULMAk egindako lana eta dedikazioa eskertzeko opari bat bidali zitzaien.