Ulma Conveyor Components
Finlandiako New Paakkola eta Terrafamek ULMA bisitatzen dute
ULMA Conveyor Components-en gure banatzile New Paakkola eta Finlandiako Terrafame meategiko pertsonen bisita jaso dugu.
Bisitan zehar beraien eskaeren fabrikazio-prozesua ikusi ahal izan dute eta talde teknikoarekin beraien instalazioen arazo desberdinak partekatu ahal izan dituzte, batez ere neguan laneko tenperatura baxuak -40ºC inguruko minimoei burzkoak.
ULMA Taldearen egoitza ere bisitatu ahal izan dute, eta bertan ULMA Embedded Solutions-en eskutik ezagutu dute elkarrekin garatzen ari garen arrabol monitorizatuaren GAZIMO proiektuaren egoera.