Ferrolgo arma plaza: diskrezioa nortasun ikur gisa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Ferrolgo arma plaza: diskrezioa nortasun ikur gisa

2021eko FAD arkitektura eta interiorismo sarietan proiektu irabazlea
Ferrolgo arma plaza: diskrezioa nortasun ikur gisa
2021/09/20

Gaur, ezkutuko drainatze sistema instalatu dugun proiektu bat dakarkizugu, Hiri eta Paisaia modalitateko arkitekturako FAD sarien proiektu irabazlea dena.

Carlos Alberto Pita Abad arkitekto eta UDCko irakasleak berritutako Ferroleko arma plaza hain zuzen ere.

Zorionak aitorpenagatik!

FAD sarien epaimahaiak "proiektu diskretu eta lasai honek espazio publikoaren etxerako borondatearen alde duen lehentasuna" goraipatu du. “Plaza plano jarraitu, garden eta soilik hiriari irekia bezala definitzean, diseinuak edozein protagonismo baztertzen du eta argi eta garbi adierazten du plaza bat, batez ere, abegitsu, eroso eta atsegina den topaleku bat dela”.

Plaza hau gutxiago izatea are gehiago izatearen adibide bat da. Eta proiektu honek eskatzen zuen diskrezioa eta harmonia mantendu ahal izateko, ezkutuko drainatze sistema ezarri zen.

Diskrezioaren balioa

Ferroleko arma plaza berriak anonimotasuna eta presentzia diskretua bilatzen du bere hiri geometria boteretsuaren barruan. Plaza irekiaren eredua da, lorezaintzarik eta hiri altzaririk gabea, zuhaiztia baino ez da eta zahartzen dakiten material erresistentez eraikia.

Ba al zenekien Galizian batez beste 90 eta 150 egun bitartean egiten duela euria urtean? Horregatik izan behar zuen drainatze sistema eraginkorra, hauskaitza eta iraunkorra. Baina, gainera, esan dizugunez, plazak estetika garbi eta araztua behar zuen.
Carlos Alberto Pitak esan digunez, "Euri uren jariatze urak geldiaraziko zituzten lineako estolda zuloak behar genituen, indartsuak baitira. Plazaren erdia drainatzailea bada ere, lur egonkortuarekin eraikia, eta granitozko dartsenan 4 txorko drainatzaile badaude ere, Terra eta Rubalcaba erreietatik jaisten diren urak geldiarazi behar genituen, 4 hustubide lerrorekin. Urak puntu bakarrera bideratzen dituen plazaren topografia kontuan hartuta, ezin genuen estolda zulorik jarri bilatu eta eraiki genuen plano irisgarri bakar hori aldatu gabe".

Eta hemen sortzen da dilema:

Nola lortu gaitasun hidrauliko handia eta aldi berean hautemanezina duen sistema bat?

Soluzioa MultiV+ kanal teknikoak instalatzea izan da, hiru altuera desberdinetan, eta ULMAren sare artekatuarekin.

Sareta mota hori zoladuran txertatzeagatik nabarmentzen da, hiri paisaian erabateko mimetizazioa lortuz. Ez dago inpaktu bisualik. Drainatze sistema ezkutuan geratzen da, eta, horrela, zoladuren diseinu estetikoan eraginik ez izatea lortzen dugu.

Irudi batek mila hitz baino gehiago balio duenez, zuk emaitza epaitzea nahi dugu:

Carlos Alberto Pitak gure ingeniaritza eta zerbitzu teknikoko departamentuaren esperientzia goraipatu du: "ULMAren drainatze soluzioak ezagutzen nituen, baina erabili ez. Arma izan zen unea. ULMArekin egindako lana oso ona izan zen, eta sistema ondo egokitu zen proiektura, haren ohiko jarrera apur bat aldatu genuelako. Elkarrekin berriro lan egiteko aukera izatea espero dut".

Guretzat ere plazer handia izan da Karlos!