Fatxada aireztatuen lookbook berria, proiektu arkitektonikoak inspiratzeko
ULMA Architectural Solutionsek fatxada aireztatuen lookbook berri bat plazaratu du: STONEOk eskaintzen dituen diseinu aukerak erakusteko eta arkitekto eta proiektugileentzako inspirazio iturri izateko sortutako katalogoa.
Lookbookak STONEOrekin garatutako hainbat soluzio aurkezten ditu, material horrek fatxada aireztatuko proiektuetan prestazio teknikoak eta askatasun sortzailea konbinatzeko aukera ematen baitu.
Bere testura ezberdinei esker, dokumentuak diseinu arkitektonikoari heltzeko modu ugari erakusten ditu: itxura naturalagoko azaleretatik hasi eta erliebeak, argi efektuak edo hiru dimentsioko geometriak dituzten proposamenetaraino, eraikin bakoitzari nortasun propioa emateko gai.
Lookbook berriak proiektuak, testurak, akaberak eta diseinurako ideiak biltzen ditu, ULMA Architectural Solutionsen fatxada aireztatuen ahalmen arkitektoniko guztia deskubritzeko: