Fatxada Aireztatuak eta Drainatzea Brasilgo Feicon azokan
![Fatxada Aireztatuak eta Drainatzea Brasilgo Feicon azokan Fatxada Aireztatuak eta Drainatzea Brasilgo Feicon azokan](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/fatxada-aireztatuak-eta-drainatzea-brasilgo-feicon-azokan-1/@@images/image-900-c5605bb0148baa48d5db093ac6b59ff6.jpeg)
ULMA Architectural Solutionsek hormigoi polimerozko fatxada aireztatuen eta Drainatze Sistemen bere soluzioak aurkeztu ditu Sâo Pauloko (Brasil) FEICON BATIMAT azokan.
Fatxada Aireztatuen Lerroak hormigoi polimerozko bere eraikuntza-sistema erakutsi du, estetikoa, praktikoa eta jasangarritasun-baldintza guztiak betetzen dituena.
Gainera, bere gama berriak merkaturatu ditu: Easy, Vanguard eta Creaktive. Horiek guztiak proposamen desberdinekin testura eta koloreei dagokienez, pertsonalizatzeko aukera eta azken horren kreatibitatea nabarmenduz.
Era berean, Drainatze lerroak hormigoi polimerozko bere soluzio aurrefabrikatuak aurkeztu zituen; azpimarratzekoa da instalatzeko erraztasuna eta lan-eskuan kostuak aurreztea.
Berritasunen artean, Multi V+ sistema da nabarmentzekoa, sistema bakar batean hainbat abantaila biltzen dituena -ekonomia, polibalentzia eta malda-aukera- eta baita %2,5 maldadun kanal-sistema ere, efektu autogarbitzailea duen ULMAren soluzio esklusiboa.
Eraikuntza sektoreko erreferentzia-azokaren 20. edizioa da Sâo Paulokoa, 800 enpresa erakusketari baino gehiagorekin Anhembiko Erakusketarien Pabilioiko 85.000m2-n, Latinamerikako azoka-gunerik handienean, hain zuzen. Aipatzekoa da, gainera, azokara bisitari oso kualifikatua erakartzeagatik.