Ezohiko Batzar Nagusia
Lekua: Illunbeko zezen plaza (Miramon Pasealekua, 2 - Donostia)
Eguna: Abenduak 16
Ordua: 10:30h. (ordubeteko aurrerapenaz iristea gomendatzen da, sartzeko tramiteak garaiz egin ahal izateko)
Aparkalekuak:
Illunbeko lurpeko aparkalekua egongo da erabilgarri, eta hara eramango ditugu auto partikular guztiak.
Autobusak:
Autobusak lantokietatik eta ezarritako lekuetatik aterako dira, eta zenbakien bidez identifikatuta egongo dira.
Iristean, autobusek illunbera sartzeko ateen ondoan utziko dute jendea, eta batzarra amaitutakoan, gunearen ondoko aparkalekuan egongo dira aparkatuta.
Joateko eta bueltatzeko autobus bera hartu beharko da.
GUNERAKO SARBIDEAK;
Sarbideak identifikatuta egongo dira, kanpoko ateetan kooperatibaren izena adierazita. Pertsona bakoitza bere kooperatibari dagokion atetik sartu beharko da.
Gunearen barruan, sarrerak kontrolatzeko mahaiak egongo dira, eta bertan jarriko da kooperatiba bakoitzaren zaintza batzordea, erregistro telematikoa egiteko. Posta elektroniko bidez jasotako asistentzia txartela zure mugikorrean PDFa erakutsiz egin dezakezu, edo, nahiago baduzu, txartela inprimatu eta inprimatuta eraman dezakezu. Nor zaren egiaztatu beharko duzu, NANa, pasaportea, atzerritarraren nortasun txartela edo gidabaimena erabiliz.
Intzidentziak: Intzidentzietarako 2 mahai egongo dira, deialdien gaietarako; mahai bat 11 eta 12 zenbakiko ateen artean egongo da, eta bestea 3 zenbakiko atean.
3 KIOSKO ere egongo dira (mahai altuak tabletekin), bozketetan gerta daitekeen edozein gorabeheratarako. Bat pistan eta kantxan egongo da, eta beste biak harmailen 1. mailaren perimetroan.