Ezagutu ULMAko umeen tailerretako unerik onenak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Ezagutu ULMAko umeen tailerretako unerik onenak

Gabonetan, ULMAko langileen seme-alabentzako tailerrak antolatu ditugu berriro. Parte-hartze arrakastatsua izan da, eta primeran pasatu dute.
Ezagutu ULMAko umeen tailerretako unerik onenak
2024/01/17

Urtarrilaren 2tik 5era, Gabonetako giroa nagusi izan da Oñatiko MU Enpresagintzaren instalazioetan egin diren ULMAko Umeen Tailerretan.

4 eta 10 urte bitarteko 30 haur baino gehiagok euskal mitologiako ipuinak eta Gabonetako pertsonaia fantastikoak landu dituzte. Gure Gabonetako mitologia eta tradizioak ezagutzeko jardueraz betetako astea izan da, eta modu dibertigarri eta sortzailean egin ahal izan dute. Lankidetza eta talde-lana protagonista, etxeko txikiek sortutako antzezlan batekin eman diote amaiera asteari.  

Gozatu unerik onenez

Tailer hauekin ULMAk bere aletxoa jarri nahi du, hain garrantzitsua den gai batean: lana eta familia uztartzea.