Ezagutu ULMAko kooperante baten esperientzia Brasilen — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Ezagutu ULMAko kooperante baten esperientzia Brasilen

ULMA Forged Solutions-eko Itziar Aranburuk, ULMAren eta Mundukideren laguntzarekin Brasilen egindako egonaldia kontatu digu.
Ezagutu ULMAko kooperante baten esperientzia Brasilen
Itziar Aranburu Cearako bost kooperatibentzako prestakuntza-saio batean.
2024/01/17

Azken bi urte hauetan, Itziarrek Movimiento dos Trabalhadores Rurais Sem Terrar (MST) mugimendua ezagutzeko aukera izan du. Mundua eraldatzeko borrokan ari den munduko gizarte-mugimendu handienetako bat da eta beraien helburua gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa bat eraikitzea da.

Beste kultura- eta gizarte batean murgilltzeko aukera izan du. Bertan, bere ezagutza eta esperientzai heñarazi eta autogestioko, antolakuntzako eta komunikazioko gaitasunak garatu ahal izan ditu.

Itziarrek bidalitako bideo honetan bere egonaldian bizi eta ikasitako guztia kontatu digu. 

ULMAren eta Mundukideren arteko lankidetza honi esker ULMAko bazkide batek Mundukideko programetako langile gisa aritzek aukera du. Aldi horretan, ULMAk dohaintza bat egiten dio Mundukideri, soldata-kostuaren baliokidea, eta Lagun-Aro BGAEren kotizazioa erraztu eta konpentsatzen du Mundukiderekin egindako lan-kontratua indarrean dagoen bitartean.