Ezagutu ULMAko haurren tailerretako unerik onenak
“ULMITXOren abenturak Gabonetan” izenburupean, 4 eta 10 urte bitarteko 21 haurrek jolas askoko egunez gozatu dute, asko ikasita.
Abenduaren 23, 26, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2an, Gabonetako espiritua oso presente izan da Oñati Zuazola-Larraña institutuko instalazioetan egin diren ULMAko haurren tailerretan.
Eguneroko ordutegia 8:45etik 13:15era izan zen, sarrera eta irteera ordu malguekin, 8:45etik 9:15era arte sartzeko aukerarekin eta 12:45etik 13:15era, irteteko, familiaren eta lanaren antolaketa errazteko.
Jardueraz beteriko astea izan da, Gabonak gai nagusitzat hartuta, eta jarduerak balio batzuk, hala nola adiskidetasuna, talde lana, familia, lankidetza eta errespetua zeharka bultzatzeko pentsatutakoak izan dira.
Programari amaiera emateko, Gabonetako erakusketa bat egin zen familientzat, non haurren sormena, parte hartzea eta talentua izan ziren protagonista nagusiak.
Gozatu unerik onenak biltzen dituen laburpen bideo honekin.
