Ez duzula parte hartu oraindik? Ez dakizu zer ari zaren galtzen! — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Ez duzula parte hartu oraindik? Ez dakizu zer ari zaren galtzen!

Maiatza ezkero, Oñatiko eremuan, ULMA sariak banatzen ari da lanera modu jasangarrian joateagatik; oinez, bizikletaz, korrika, patin bidez, auto partekatuan edota LanBusen.
Ez duzula parte hartu oraindik? Ez dakizu zer ari zaren galtzen!
2018/10/02

Autoa etxean uztea eta modu jasangarrian mugitzea osasungarriagoa da, ingurumena gehiago errespetatzen duzu eta merkeagoa da. Ongizatea eragiten du, burmuina oxigenatzen du, estresari kontra egiten eta sedentarismoa hausten laguntzen du, bai eta gure neuronak egoera onean mantentzen ere, eta, gainera, saria dauka!

Ikusi bideo honetan Urko, Roman, Amaiaren testigantzak!

 

Izena eman nahi?

Parte hartzeko, bi urrats erraz hauek egin behar dituzu:

1.- Izena eman web gune honetan: www.ekokilometro.ulma.com

2.- Deskargatu Ciclogreenen doako app-a zure mugikorrean.

Jada dena duzu zure kilometro iraunkorrak zenbatzen hasteko!

Nola zenbatzen dira kilometroak?

Zure ibilbidea egiten hasi behar duzunean, ireki Ciclogreen aplikazioa, aukeratu nola egingo duzun ibilbidea eta sakatu Play. Mugitu ahala, zure ibilbidea mapan marrazten joango da, app-ari non zauden jakiten uzten diozulako. Zure helmugara iristean, sakatu Stop jarduera amaitzeko, eta jarduera gorde egingo da.

Pilatu zikloak eta trukatu zure zikloak opariekin. Astelehenetik ostiralera, Oñatiko ULMA negozioetara egindako ibilbideek eta Oñatiko ULMA negozioetatik egindakoek balioko dute.

Non eskuratu ditzaket opariak?

Sartu www.ekokilometro.ulma.com web gunean eta ikusi zenbat ziklo lortu dituzun, zenbat kilometro ibili dituzun, zenbat C02 gutxiago igorri duzun eguratsera, zenbat euro aurreztu dituzun gasolina ez kontsumitzearen ondorioz, bai eta egin duzun jarduerarekin zenbat kilokaloria erre dituzun ere.

Web gune berean, prestatu dugun opari katalogoa ere ikusi ahal izango duzu, eta nahi duzunean zure zikloak opariengatik trukatu. Urtean gehienez ere 200 euro trukatu ahal izango dira pertsonako.

Animatu!

ULMAk Oñatin dituen negozio guztiek bidegorria dute, beraz, oso erraza da bertara autorik gabe iristea. Lanera sartu aurretik, ariketa egin dezakezu, arnasa hartu eta paisaiaz gozatu. Urrutitik bazatoz, autoa beste batzuekin partekatu dezakezu, eta hori ere bada ingurumen aldeko praktika bat.

Programaren helburua da ohiturak aldatzea eta modu osasungarriagoetan eta jasangarriagoetan jardutea; horrela, ezinbestez autoa erabili behar dutenei lekua utziko diegu aparkalekuan eta ULMA enpresa arduratsuagoa bihurtuko dugu.

Enpresa askok jada badute abian programa hau. Decathlon, Seur, HP, Carrefour, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Malagakoa, Leongoa, Cadizekoa, Alacantekoa, Granadakoa, Valladolidekoa, Zaragozakoa eta beste unibertsitate batzuk, esaterako, jada hasi dira beren kolektiboen mugikortasun jasangarria saritzen, Ciclogreenekin.

Badakigu zaila dela barneratuta ditugun ohiturak aldatzea eta askotan erosotasunak edo inertziak gehiegi pisatzen duela, baina zure aldetik pixka bat jarrita, ULMAk saritu egingo zaitu. Lagundu nahi?