ULMA Conveyor Components EXPOMIN 2016 azokan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Conveyor Components

ULMA Conveyor Components EXPOMIN 2016 azokan

Lehenengoz, ULMA CONVEYOR COMPONENTS Txileko Santiagon antolatutako EXPOMIN azokan izan da, 2016ko apirilaren 25etik 29ra.
ULMA Conveyor Components EXPOMIN 2016 azokan
2016/05/20

ULMA Conveyor Components-en nazioartekotze prozesuan, herrialde estrategikoetako bat da Txile, meatzaritzan duen potentzial handiagatik. Meatzaritza, Barne Produktu Gordinaren %13 da Txilen. Hori dela-eta, 2014an lehenengo filial komertziala sortu zen Santiagoko Txilen.

Azokan, 35 herrialdetako 1.300 erakusmahai izan dira, ordezkatutako 7.000 marka eta 80.000 bisitari inguru. Datuen arabera, EXPOMIN, egungo meatzaritza-azoka garrantzitsuenetakoa da eta ULMA Conveyor Components-ek bertan egon nahi izan du, eskaintzen duen produktu-gama eta meatzaritzara zuzendutako ingeniaritza-garapen berriak erakusteko. Azokan produktu hauek erakutsi dira:

  • Arrabolak
  • Poleak
  • Bastidoreak
  • Girlandak
  • Ingeniaritza aplikatua

Azokan, ULMA Conveyor Components-eko talde komertzial osoa izan zen eta balorazioa oso positiboa egin dute, bai jasotako bisiten kalitateagatik bai negozio-aukera berriengatik.

ULMA Conveyor Components-ek Txileren aldeko apustu egiten jarraituko du, herrialde gakoa baita bere nazioarteko garapenean. Honela, sektorean duen 50 urte baino gehiagoko esperientzia eskainiko du.