Euskaraz erosoago eta seguruago sentitzeko tailerrak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Euskaraz erosoago eta seguruago sentitzeko tailerrak

Euskal hiztunok noiz erakusten dugu argien euskaldunak garela? “Hori pellokeria, hori!” pentsatuko duzue askok, “Ahoa zabaltzean euskaraz egiten dugunean, noiz ba?” erantsiz. Eta nonahi eta noiznahi indar, kuraia eta ahal berberarekin sentitzen al gara euskaraz hasteko? Edo tarteka (maiz) zalantzak pizten zaizkigu?
Euskaraz erosoago eta seguruago sentitzeko tailerrak
2024/06/12

Galdera hauen inguruan hausnartzen aritu gara TELP (Taller d’ Espai Lingüístic Personal) tailerren bidez, Emunen gidaritzapean. 2023-2024 ikasturtean hiru tailer antolatu ditugu eta ULMAko negozio desberdinetako 31 lagun pasa dira tailerretik, 17 emakumezko eta 14 gizonezko. 2011n eskaini zen lehenbiziko tailerra eta, orduz geroztik, ULMAko TELPa egindakoen komunikatatea 81 lagunetara hazi da.

Eta norentzat izan da, bada, tailer hau? Euskaraz egiten hasi eta bere burua nahi eta ezinean aurkitzen duten hiztunentzat. Horretarako, lehenbizi, norberaren hizkuntza portaerak identikatu ditugu; hau da, zein dira geure portaera hori arrunta edo “naturala” izan dadin eragozten diguten faktoreak? Behin egoerak identifikatuta, testuinguru errealak irudikatu eta horiek gainditzeko baliabideez, irtenbideez hausnartu eta probatu dugu. 

Azken batean, aurtengo tailerretan parte hartu dutenen balorazioetan jaso denez, horrelakoak aipatu dizkigute zertarako balio izan zien galdetuta:

  • Euskarari eusteko garaian, testuinguruak eta pertsonak bakarka aztertu behar direla kontziente izateko.
  • Eusteko ariketa hori egiteko formak zaintzeak eta asertibitatez jokatzeak garrantzia duela ikasteko.
  • Niregan kontzientzia berreskuratzeko, ahalduntzeko azken batean, eta erabileraren gai honekin aktibatzeko.

Hau horrela izanik, etorkizunari begira ez da makala parez pare dugun erronka: nola eutsiko diogu bizirik TELP tailerretan norberarengan piztu zaigun txingarrari? Asmatuko al dugu!