Euskararen Nazioarteko Eguna ULMAn — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Euskararen Nazioarteko Eguna ULMAn

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da eta ULMAn ere ospatuko dugu
Euskararen Nazioarteko Eguna ULMAn
2012/11/27

Eguna gogoratu eta ospatzeko ekintza desberdinak egin izan ditugu ULMAn azken urteotan. Iaz, kafe makinek kafea doan banatu zuten kafe-ordua euskaraz gozatzeko aitzakia emanez. Euskara, kafea bezala, konpainian goxoagoa baita.

Aurten ere kafea izango dugu debalde denontzat, ULMAko kafe-hornitzaile ezberdinei esker, baina, aurten zuen parte-hartzea ere bultzatu nahi dugu, eta horregatik etxetik bizkotxo edo pastelen bat ekartzera animatzen zaituztegu. Bitartean, euskara gehiago erabiltzeko eta gozatzeko errezeta eskaintzen dizuegu:

Lehendabizi, gogoa eta motibazioa lapikora bota eta koilara batez ondo nahastuko ditugu. Berotzen direnean, 250 gramo ausardia gehituko diogu aurretik egindako nahasketari. Borondatea ere erabiltzea komenigarria da, 5 koilarakada. Gero, labean sartuko dugu 30 minutuz eta hozten utzi.

Bitartean, interesa eta elkarlana nahastuko ditugu elur punturaino irabiagailuaren laguntzaz eta pastela apaintzeko erabiliko ditugu bi osagai horiek.

Pastela gozoa bada ere, gatz apur bat bota ahal zaio bizitasun handiagoa emateko.