Euskararen kale erabilera Euskal Herrian, zeintzuk izango ote dira 2021eko datuak?
2016 urtean euskararen kale erabilera Euskal Herrian % 12,6koa zen. Gaztelaniarena % 76,4, frantsesarena % 8,3 eta beste hizkuntzen erabilera % 2,7.
Herriz herri beti ez dago daturik. Oñatin, esate baterako, 2016an % 64koa zen kale erabilera. Urte berean, Legazpin, % 32,9, Lazkaon % 44,8 eta Legutioko kale erabilerako daturik ez dugun arren, 2016an Legutioko etxeetan euskararen erabilera % 19,83koa zen Eustaten arabera eta Arabako euskararen kale erabilera % 4,6koa Soziolinguistika klusterraren arabera.
ULMA Talde mailan % 55,82koa da ahozko erabilera 2021ean. Datua ona da egoitza dugun hainbat herrirekin alderatuta Oñatiko salbuespenarekin, baina gure esku dago are hobea izatea, beti baita non eragin. Ea 2021eko datuek zer uzta uzten duten, emango dizuegu horren berri!