Ulma Taldea
Euskararen hausnarketa estrategikoaren lehen bilera
Aurreko Plan Estrategikoa baloratu, eta etorkizuneko lan-ildo eta asmo berriei buruz hausnartu dute.
Ilusioz eta gogoz ekin zioten ULMAko euskararen hausnarketa estrategikoaren barruan, Martxoaren 31n Arantzazun egindako lehen bilerari.
Emungo aholkulariez gain, ULMA Taldeko Euskara Batzordeko, Motibazio Taldeko eta IKT taldeko ordezkariak izan ziren, eta aurreko Plan Estrategikoa baloratu zen, lan-ildo berriak ezarri eta etorkizunerako ideiak planteatu ziren.