Euskararen Eguna dela-eta ULMA Egunean Behin lehiaketaren babeslea izango da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Euskararen Eguna dela-eta ULMA Egunean Behin lehiaketaren babeslea izango da

Azaroaren 30etik abenduaren 6ra bitartean, ULMA Egunean Behin lehiaketaren babeslea izango da. Ekimenak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du eta ULMAk hizkuntzarekin eta gizartearekin duen konpromisoa adierazten du.
Euskararen Eguna dela-eta ULMA Egunean Behin lehiaketaren babeslea izango da
2026/11/16

Babes hori aste bereziki esanguratsuan izango da, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen baita. Elkarlan hau dela eta, Egunean Behin lehiaketa antolatuko da ULMA barruan, bi modalitatetan: ULMA Talde mailan eta negozioka, parte hartzaileentzako hainbat sarirekin.

Nola parte hartu?

Egunean Behin aplikaziora sartu behar da, “Taldeak” atalean sartu, “Gehitu” sakatu, eta “Giltza erabiliz” aukeratu.

  • ULMA Taldea: 672BCF giltza sartu.
  • Negozioak: giltzak negozio bakoitzaren komunikazio kanalen bidez jakinaraziko dira.

Zer sari lor ditzakezu?

  • ULMA Taldearen lehiaketa: bi pertsonarentzako bazkaria Mauxka jatetxean eta bi sarrera ZETAKek 2027ko urtarrilean egingo duen “Km0” ikuskizunerako, irabazlearentzat. Gainera, ikuskizunerako sarrerak zozkatuko dira lau parte hartzaileren artean.
  • Negoziokako lehiaketa: Errigorako saski bat irabazle bakoitzarentzat. Oñatiko gazta bat eta txakolin botila bat ere zozkatuko dira parte hartzaileen artean.

Sariak jasotzeko, asteko zazpi partidak osatu beharko dira. Pertsona bakoitzak sari bakarra jasoko du.

Irabazleek Euskara Batzordeko kideren batekin jarri behar dute harremanetan, edo beren negozioko Euskara Planaren posta elektronikora idatzi.