Euskara ikasteko, erabiltzeko eta motibatzeko ekintzak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Euskara ikasteko, erabiltzeko eta motibatzeko ekintzak

ULMAko Motibazio Taldeak diseinatu du urte osorako plana. Aurten ere hainbat ekintza antolatuko ditu negozioetan euskararen inguruan langileak sentsibilizatzeko helburuarekin. Aurten, nobedade modura, aita-ama izan berriek sehaska-kantuen CDa jasoko dute opari.
Euskara ikasteko, erabiltzeko eta motibatzeko ekintzak
2013/02/28

 

2013ko ekintzak:

Korrika: euskarari lagunduz emozioz betetzeko (martxoaren 21a)

-Berbalaguna: euskara praktikatuz ikasteko (urte osoan)

-TELP tailerra: edozein egoeratan euskaraz egin eta ondo sentitzeko teknikak ikasteko (iraila – abendua)

-Euskara eskolak: euskara ULMAn bertan ikasteko (urria – ekaina)

-Euskararen Eguna: aldarrikatuz ospatzeko (abenduaren 3a)

-“Pentsatu, Sentitu, Egin” kanpaina: kafea hartuz lankideekin euskarari buruz hausnartzeko (apirila – uztaila)

-Sehaska kantuen CDa: jaioberriek euskararen bularretik edateko (udatik aurrera)

-Lekaixo berripapera: informatuta egoteko (urtean 3 ale)

Bestelako proposamenik badaukazue, bidali mezua euskaraplana@ulma.com helbidera. Gustura hartuko dituzte zuen iradokizunak.