Europar Batasunak 1,45 M€ eman dizkio ULMAri Osasunaren sektorera bideratutako oinarri teknologikoko proiektu bat garatzeko — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Europar Batasunak 1,45 M€ eman dizkio ULMAri Osasunaren sektorera bideratutako oinarri teknologikoko proiektu bat garatzeko

Europako Batzordeak ULMA Taldea saritu du, bere Enpresa Sustapenerako eta Berrikuntzarako duen Zentroan azken urteetan egin duen lanagatik. Saritzeko, 1,45 milioi euroko laguntza bat eman dio, osasunaren sektorera bideratutako proiektu bat garatzeko. Proiektuak “Retinal" izena du, eta erretinopatia diabetikoa garaiz diagnostikatzeko soluzio integral bat proposatzea du helburu, izan ere, erretinopatia diabetikoa da diabetesak begietan eragiten duen gaitz nagusia.
Europar Batasunak 1,45 M€ eman dizkio ULMAri Osasunaren sektorera bideratutako oinarri teknologikoko proiektu bat garatzeko
2017/12/01
‘Retinal’ proiektuak, ULMA Kooperatiba Taldearen Enpresa Sustapen eta Berrikuntza Zentroak bultzatua baita, Erretinopatia diabetikoa garaiz diagnostikatzeko soluzio integral bat bultzatzen du.

2015ean, Europako Batzordearen lehen saria eskuratu zuen “Retinal” proiektuak, “Open Disruptive Innovation Scheme” kategoriaren 1. fasean aurkeztu ziren 543 proposamenen artetik aukeratua izan baitzen, beste 17 proiektu batzuekin batera.

Bi urte geroago Europako Batzordeak, Horizon 2020 Programaren II. F7fasearen barruan, berriro aitortu du proposamena sendoa eta berritzailea dela eta gizartean inpaktu handia duela, eta babes ekonomikoa eman dio hurrengo bi urterako, 1,45M€-rekin, ikerketak egiteko, produktua garatzeko eta erakusketetarako (prototipoak, probak, prozesu berritzaileen diseinua, errendimenduaren egiaztapenak, besteak beste), bai eta soluzioa ikuspegi komertzialarekin errepikatzeko ere. Urrian kategoria honen 2. fasean aurkeztutako 480 proposamenen artetik aukeratu dute proiektua, non arrakasta tasa %3 ingurukoa baita. Izan ere, %3 dira “bikaintasuna”-ren zigilua eta horrenbeste diru eskuratzen duten proiektuak.

Aukeratutako proiektua azken 5 urteetan garatu da sakonki. ULMA Taldearen Enpresa Sustapena eta Berrikuntzako Zentroak garatu du, osasunaren, oftalmologiaren eta teknologiaren alorretan Europan prestigio ezaguna duten erakundeen partaidetzarekin,  irudi mediko ez inbaditzailearen alorreko aplikazio eta teknologien garapenean eta jardunbide medikoko benetako aplikazioan.

“Retinal” proiektua, berez, medikuntzan erabiltzeko Software eta Hardware soluzio integral bat da, erretinopatia diabetiko izenez ezagutzen den gaixotasuna garaiz diagnostikatzeko, diabetesak begietan eragiten duen gaitz nagusia baita. IMNI (Irudi Mediko Ez Inbaditzailea) izeneko ekimen zabalagoaren lehen zatia litzateke. Ekimen hori Ulmak gidatzen du, eta hainbat moduluz osatutako plataforma integral baten garapenean datza, irudi medikoaren analisian eta tratamenduan oinarrituta hainbat gaixotasun garaiz diagnostikatzeko.

ULMA Taldea dibertsifikazio estrategia bat lantzen ari da balio erantsi handiko enplegua eragingo duten negozio aukera berriei heltzeko, Talderako.

Proiektuaren emaitza eta bereziki etorkizunean gizartean eduki dezakeen inpaktua da Europar Batasunak ekimen hori babesteko erabiltzen duen arrazoietako bat eta negozio aukera berrien sustapenerako eta berrikuntzarako ULMA egiten ari den lana sendotzen duena.

Azken urteetan, ULMA enpresa dibertsifikaziorako politika bat garatzen ari da, bere Sustapen Zentroaren bitartez, etorkizun hurbilean balio erantsi handiko enplegua sortuko duten negozio berriak izango diren promozio berriak garatzeko estrategia baten barruan, ULMA Taldearen egun eta etorkizuneko posizionamendua indartzeko.