Eskuratu zure Korosti Traileko dortsala
Bizi ezazu Korosti Trailaren emozioa. Datorren urriaren 18an neurtu zure indarrak eta gozatu, ULMAren babesarekin antolatzen den, Korosti Trail lasterketaren III. edizioaz. Horretarako bi dortsal zozketatuko ditugu uztailean.
Lasterketa Legazpiko plazan hasi eta amaituko da, eta parte-hartzaileek Korostiaga (950 m), Jentiletxe (913 m), Oregi (924 m), Eskortazarreta (890 m) eta Arrandaitz (899 m) mendiak zeharkatuko dituzte. Proba luzean parte hartzen dutenek, gainera, Arrolamendi (904 m) ere igoko dute. Ibilbide osoan zehar, Legazpi inguruko natura-paisaia ikusgarriez gozatzeko aukera izango dute.
Txapelketaren helburua Legazpi inguruko paisaiak, kultura eta natura-ondarea balioan jartzea da. Gainera, proba puntuagarria izango da Goierri Kopa Traileko sailkapen nagusirako.
Zozketan parte hartzeko epea uztailaren 23an amaituko da.
Bete inprimakia eta anima zaitez honetan parte hartzera!