Eskerrik asko, Iñaki!
Joan den abuztuan, bereziki hunkituta utzi gintuen albiste bat jaso genuen: Iñaki Gabilondo gure lankide eta aurreko zuzendari nagusia bat-batean hil zen, erretiroa hartu berritan.
Pixka bat lehenago, ULMArekin lotutako bizitza oso baten ibilbideari amaiera emanez, agur- eta aitortza-une ezberdinak jaso zituen. Gaur, gure ibilbidearen zati garrantzitsu bat gurekin egin zuen pertsona ekarri nahi dugu gogora.
Bakoitzak bere oroitzapena gordeko du. Elkarrizketa bat, bizipen bat, keinu bat, anekdota bat… Horiek guztiak gure artean dirauen legatu baten parte dira.
Oroitzapen kolektibo hori jasotzeko asmoz, oroitzapenen liburu digital bat prestatu dugu. Bertan, nahi duen orok hitz batzuk, anekdota bat edo mezu bat partekatu ahal izango du datozen hiru asteetan. Jasotako ekarpen horiek haren familiari helarazi nahi dizkiogu, ULMAren proiektuan hain garrantzitsua izan den pertsona bati egindako aitortzaren erakusgarri gisa.
Oroitzapenen liburu digitalera esteka honen bidez sar zaitezke: Iñakiren oroimenean.
Eskerrik asko oroitzapen horiek, handiak zein txikiak, haren familiari helarazten laguntzeagatik.