Enpresa Lasterketan izena eman eta ULMAren kamiseta jantzita parte hartzeko azken bi egunak! — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Enpresa Lasterketan izena eman eta ULMAren kamiseta jantzita parte hartzeko azken bi egunak!

ULMAren bidez izena emateko epea martxoaren 13an amaituko da. Izena eman ez baduzu, oraindik garaiz zabiltza erronkarekin bat egiteko eta Enpresa Lasterketan ULMA ordezkatzeko.
Enpresa Lasterketan izena eman eta ULMAren kamiseta jantzita parte hartzeko azken bi egunak!
2026/03/11

Maiatzaren 17an Donostian egingo den hurrengo Enpresa Lasterketan ULMArekin batera parte hartzeko azken eguna hurbiltzen ari da. ULMAren bidez izena emateko epea martxoaren 13an amaituko da; beraz, hauek dira izena emateko azken egunak.

Parte hartu nahi dutenek bi modutara egin dezakete:

  • 4 pertsonak osatutako talde bat inskribatuz.
  • Banaka, ondoren antzeko mailako pertsonekin taldeak osatzeko.

Aurten antolakuntzak mugatu egingo ditu talde parte hartzaileen kopurua, beraz, garrantzitsua da izena lehenbailehen ematea. Izen emateak iritsitakoen hurrenkeraren arabera onartuko dira, libre dauden plazak bete arte.

Oraindik ere parte hartu ez hartu zalantzan bazaude, hauxe duzu animatzeko, ULMAko pertsonekin taldea sortzeko eta kirol eta lankidetza esperientzia honetan parte hartzeko unea.

Eman izena inprimakian eta ez geratu kanpoan! forms.gle

---

ULMAk bere gain hartuko du 2026ko Enpresa Lasterketan (Donostia) izena emateko kuota.

Izena emateko bi modu daude:

  • TALDEKA: 4 kideko taldea osatuta eduki eta elkarrekin izena eman nahi duten pertsonentzat.
  • BANAKA: lasterketan parte hartu nahi bai baina 4 laguneko talderik osatu ez duten pertsonentzat. Izena banaka eman dutenekin, maila berdineko 4 pertsonako taldeak osatuko dira.

Eta gainera... sariak egongo dira podiumera igotzen direnentzat! Lasterketan podiumera igotzea lortzen duten ULMAko taldeek esperientzia gastronomiko batez gozatu ahal izango dute. Motibazio aparta dena emateko!