Enpresa estrategia jasangarri baten aldeko konpromisoa berresten dugu
ULMAn, gure jarduera enpresarialaren ardatz estrategikotzat hartzen dugu jasangarritasuna. Horregatik, 2014. urtetik Nazio Batuen Erakundearen Mundu Itunarekiko atxikimenduari eusten diogu.
Konpromiso horrekin, are sendoago da gure estrategia eta eguneroko jarduera Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agendarekin eta Garapen jasangarrirako 17 Helburuekin (GJH) lerrokatzeko dugun borondatea. Gizarte eta ingurumen irizpideak gure eguneroko jardueran txertatzeak aukera ematen digu balioa modu arduratsuan sortzeko eta ingurunearen aurrerabidean laguntzeko.
NBEren Mundu Ituneko hamar oinarriak gure jarduteko moduan txertatuta daude, eta gure barne kode etikoan jasota ditugu. Horren bidez gure prozesuak, produktuak eta zerbitzuak etengabe hobetzea bultzatzen dugu, bai eta gure jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa modu arduratsuan garatzea ere.
Nazio Batuen Erakundearen Mundu Ituna
Nazio Batuen Mundu Ituna da enpresa jasangarritasunaren arloko ekintzarako foro global nagusia, eta 160 herrialde eta 23.800 erakunde baino gehiago biltzen ditu. Berritze honen bidez, ULMA enpresa eredu arduratsu, inklusibo eta jasangarri bat eraikitzearen alde jarraitzen du, hori lortzeko konpromisoa hartua duen nazioarteko sare baten parte izanda, gure balioekin bat eginez eta epe luzeko ikuspegi estrategikoa izanez, ingurunean eragin positiboa sortzeko.