- Ulma Taldea
ENPLEGAGARRITASUNA; Esfortzuak merezi izan du
2022/04/12
Azken hilabete hauetan, gure bazkide batzuek ahalegin handia egin dute ULMAk 2020an abian jarri zuen Enplegagarritasun Planeko ikastaroak egiteko.
Etengabe gertatzen diren aldaketa teknologikoek, kudeaketakoek eta ingurunearen beraren aldaketek eraldatu egin dituzte languneak, eta hala egiten jarraituko dute datozen urteetan ere. Hortik sortutako proiektua da honako hau. Miguel Altuna Institutuak eman ditu ikastaroak, Bergarako instalazioetan.
Pertsona guztien ordezkari gisa, proiektu honetan parte hartu duten hiru pertsonaren testigantzak grabatu ditugu, eta, hilero, News bidez erakusten joango gara.
Gaur, ULMA Constructioneko Iker Loitiren esperientzia ezagutuko dugu.
ULMA Handling Systemseko Iker Díez.
ULMA Packagingeko David Lopez
Erlazionatutako Erreportaiak
Erlazionatutako Elkarrizketak
- "Azken urteetan hainbat lan egin dira herritarrak kotxea ahalik eta gutxien erabili eta mugikortasun jasangarri baten alde egiteko.Legealdi honetan ere bide horretatik jarraituko dugu, jasangarritasunaren alde apustu eginez."
- “ULMA Taldea pertsonek eraiki dugu, eta horrela beharko du izan etorkizunean ere”
- Azkar erreakzionatzea, erantzun irmoa artikulatzea, eta egoera horretatik irteteko modu bakarra “denok elkarrekin joatea” zela ulertzea, izan dira egoera honi aurre egiteko gakoak.