Ekokilometro programaren berrikuntzak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Ekokilometro programaren berrikuntzak

Urtea Ekokilometro programan berrikuntza askorekin hasi dugu. Zuen ekarpenak jaso ditugu!
Ekokilometro programaren berrikuntzak
2023/02/16

Aplikazioa hobetu dugu, diseinua hobetzeaz gain (funtzionalitate guztien erabilera errazteko), zuen eskaerei ere jarraipena egin diegu.

Jarduera multimodala, erabiltzaile-profil berria eta hobetua, App Soziala, Ranking Berriak, Carpooling-aren atal berritua…. Ikusi bideoa, hobekuntzek harritu egingo zaituzte.

 

Ekokilometro ULMAren programa da, eta lanera modu jasangarrian joateko egiten dituzun kilometroak saritzen ditu: oinez, bizikletaz, irristaka, korrika, auto partekatuan edo LanBusean.

Animatzen zaitugu autoa etxean utzi eta laneko joan-etorriak modu jasangarrian egitera. Osasungarriagoa da, ingurumena errespetatzen du, merkeagoa da eta saria du!

Parte hartzeko pauso erraz hauek eman behar dituzu:

  1. Sar zaitez www.ekokilometro.ulma.com webgunean.
  2. Jaitsi Ciclogreenen doako app-a zure mugikorrean.
  3. Erregistra zaitez zure negozioan eta erabili ulmawin kodea

Kilometro jasangarriak kontatzen hasteko dena eskura daukazu!