Ekaineko haurrentzako tailerretan izena emateko epea zabalik — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Ekaineko haurrentzako tailerretan izena emateko epea zabalik

Maiatzaren 5era arte egongo da zabalik zuen seme-alabak ULMAko ekainean haurrentzako tailerretan izena emateko epea.
Ekaineko haurrentzako tailerretan izena emateko epea zabalik
2025/04/09

Datak 2025eko ekainaren 2tik 20ra bitartekoak dira, eta ULMAko langileen 4-10 urteko seme-alabei zuzenduta daude. Tailerrak 14:00etatik 18:00etara egingo dira, lan-ordutegiarekin ahalik eta gehien bat etortzeko, familien eskaerei erantzunez.

Tailerrei buruz galdetu nahi izanez gero, jarri harremanetan Laura Beitiarekin (lbeitia@ulma.com)

ORDUTEGIA:

  • 13:45 - 14:15 SARTZEKO MALGUTASUNA
  • 14:30-16:30 JARDUERA
  • 16:30-16:45 LEHEN BILKETA- ASKARIA
  • 17:45-18:00 BIGARREN BILKETA

Lekua: Oñati. Behin betiko kokapena baieztatzeke.

Izena emateko, sartu esteka honetan.

Ezinbestekoa da informazio guztia beteta izatea inskripzioa izapidetu ahal izateko. Maiatzaren 12an, jasotako eskaera guztiei erantzuna bidaliko diegu posta elektronikoz.Tailerrek ardatz bera izango dute eta hainbat gai landuko dira, hala nola talde-lana, konpromisoa, hobetzeko grina eta berdintasuna.

Laguntzaileak behar ditugu

Tailer hauek egin ahal izateko laguntzaileak behar ditugu. Zure semea, anaia edo bikotekidea, zure laguna, pertsona horietako bat izan daitekeela uste baduzu, animatu izena ematera!

Pertsona horiek aukeratzeko, aisialdiko begirale-titulua edo antzeko profilak dituztenak hartuko ditugu kontuan, baina ez da ezinbesteko baldintza, haurrekiko tratuan duten trebetasuna baloratuko baitugu.

Hautaketa eta kontratazioa kanpoko enpresa lankideak egingo ditu.CVa uzteko, sartu esteka honetan.

Tailerretako laguntzaile postuari buruzko zalantzarik izanez gero, idatzi helbide honetara: Itziar.sarmiento@adecco.com