Ekaineko haur tailerretan izena emateko epea zabalik — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Ekaineko haur tailerretan izena emateko epea zabalik

ULMAko langileen seme-alabentzako haur tailerrak antolatu ditugu. Aurten ekainaren 5etik 22ra izango dira, 14:00etatik 18:00etara eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute.
Ekaineko haur tailerretan izena emateko epea zabalik
2023/05/12

Ekainean, etxeko haurrek ez dute eskolarik arratsaldeetan, eta hori arazo izan daiteke familientzat. Horregatik, tailer hauekin, ULMAk lagundu egin nahi die familiei, bere aletxoa jarriz familia bizitza eta lana bateratzeko. Eskaintzen den ordutegiak (14:00etatik 18:00etara) gurasoen lan ordutegiarekin bat egin nahi du ahalik eta gehien, eta haurrak utzi eta jasotzeko ordutegian malgutasuna izango da.

Tailerretan landuko den gaia “Ingurumena eta klima aldaketa” izango da. Inguruan dugun ingurunea modu dibertigarrian zaintzeak duen garrantzia transmititu nahi dugu, eta horretarako esperimentuak, esku lanak, yinkanak, etab. egingo ditugu.

Maiatzaren 24ra arte zabalik egongo da zuen seme-alabak ULMAko ekaineko haur tailerretan inskribatzeko epea.

Izena emateko, esteka honetan sar zaitezke.

Espazioak berak dituen mugak eta izena ematen dutenen kopuruaren arabera, hainbat talde antolatuko dira zozketa bidez, eta anai-arrebak ez banatzen ahaleginduko gara.

Maiatzaren 26an, jasotako eskaera guztiei erantzuna bidaliko diegu posta elektroniko bidez. Adi egon, mesedez.

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan, helbide honetan:  ulmafundazioa@ulma.com