Egin bat ULMA podiumera eramateko erronkarekin! — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Egin bat ULMA podiumera eramateko erronkarekin!

Datorren maiatzaren 17an, Donostian elkartuko gara berriro urteko hitzordu esperoenetako batean: Enpresa Lasterketa.
Egin bat ULMA podiumera eramateko erronkarekin!
2026/02/27

ULMAn podiumera iristea dugu helburu, baina batez ere gozatu eta taldea egin nahi dugu.

Lasterketa maiatzaren 17an, 10:15ean, izango da Donostian.

4 korrikalariko taldeak osatuko ditugu, gizonezkoen, emakumezkoen eta kategoria mistoan lehiatzeko.

Pertsona azkarrak, konstanteak, eta laguntasuna zein erronka partekatua baloratzen dituztenak bilatzen ditugu.

Aurten ilusioz lehiatu eta bideaz gozatu nahi dugu; gainera, podiumera igotzen diren taldeek esperientzia gastronomiko bat eskuratuko dute sari gisa.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 13a.

Aurrerago jarriko gara harremanetan izena eman duten talde guztiekin, xehetasunak koordinatzeko.

Eman izena formularioan eta egin dezagun posible: forms.gle