Digitalizazio Industrialean ULMA Gradu/Master amaierako lan onenari saria — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Digitalizazio Industrialean ULMA Gradu/Master amaierako lan onenari saria

ULMA Embedded Solutionsek Digitalizazio industrialean ULMA gradu/master amaierako sarian aurkeztu zuen proiektua Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Lehiaketa ikasturte hasieran abiarazi zen, 2020ko urrian, eta eskabideak aurkezteko epean 21 lan jaso dira.
Digitalizazio Industrialean ULMA Gradu/Master amaierako lan onenari saria
2021/05/18

Lan horiek aurkeztu ahal izateko ingeniaritzako edo arlo teknikoetako masterreko ikasleak izan behar zuten (Industria, Telekomunikazioak, Elektronika, Elektrika eta Automatika).

Eta aurkeztutako lanak gai hauekin zerikusia izan behar zuen:

  • Prozesu industrialen digitalizazioa/optimizazioa
  • Sentsorika
  • IOT
  • Mantentze prediktiboa
  • Machine learning
  • Datuen segurtasuna

ULMA Taldeko adituek eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaritzak osatutako epaimahaiak aurkeztutako lanak baloratuko ditu eta 1.500 euroko saria emango du 2021eko ekainean egingo den ekitaldi publikoan.