Ulma Taldea
Digitalizazio Industrialean ULMA Gradu/Master amaierako lan onenari saria
ULMA Embedded Solutionsek Digitalizazio industrialean ULMA gradu/master amaierako sarian aurkeztu zuen proiektua Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Lehiaketa ikasturte hasieran abiarazi zen, 2020ko urrian, eta eskabideak aurkezteko epean 21 lan jaso dira.
Lan horiek aurkeztu ahal izateko ingeniaritzako edo arlo teknikoetako masterreko ikasleak izan behar zuten (Industria, Telekomunikazioak, Elektronika, Elektrika eta Automatika).
Eta aurkeztutako lanak gai hauekin zerikusia izan behar zuen:
- Prozesu industrialen digitalizazioa/optimizazioa
- Sentsorika
- IOT
- Mantentze prediktiboa
- Machine learning
- Datuen segurtasuna
ULMA Taldeko adituek eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaritzak osatutako epaimahaiak aurkeztutako lanak baloratuko ditu eta 1.500 euroko saria emango du 2021eko ekainean egingo den ekitaldi publikoan.