DHLk drainatzea hobetu du Düsseldorfen dituen instalazioetan ULMAko Multi V+ sistemarekin

Deutsche Post DHL munduko logistika eta posta enpresa handienetako bat da, eta milaka pakete maneiatzen ditu egunero; beraz, bere zentro logistikoan drainatze sistema eraginkorra izatea funtsezkoa da. Kieshecker Wegen, Düsseldorfeko aireportutik gertu, duen zentrorako, ULMA Architectural Solutionsen Multi V+ drainatze sistema aukeratu du DHLk.
Polimero hormigoiz fabrikatuta dagoen eta V formako diseinua duen kanal bat da, eta ura husteko gaitasun handia duelako nabarmentzen da, ura U formako kanal tradizionaletan baino abiadura handiagoan joaten baita, sedimentuak kentzea errazago eginda eta efektu autogarbitzailea lortuta.
Gainera, Multi V+ familiak Rapidlock® sistema barne hartzen du, eta sistema horrekin azkar eta seguru instalatu daiteke, torloju beharrik gabe, eta mantentze lanetako denbora eta kostuak optimizatzen dira, beraz.