Ulma Taldea
Datozen bi urteetan Mundukideren lasterketa solidarioare antolatzailea izango da ULMA
Urriak 20an ospatutako IX. Mundukideko Lasterketa Soldiarioko oholtzan jaso zuen ULMAk, Fagor Elektronikaren eskutik, MSLko talde antolatzaileko kide izateko erreleboa.
Ibon Calvo Ulma taldeko lehendakariari jaso zuen testigua Oskar Arroyo, Fagor Elektronikako lehendakariren eskutik. Azken hauek, aurreko bi urteetan aritu dira eta eskualdaketa honekin ULMAk bi urtetarako antolakuntzan aritzeko konpromisoa hartu du. ULMArekin batera arituko dira elkarlanean Ikerlan, Athlon eta Mundukide.
Helburu solidarioak dituen lasterketa
Mundukideren lasterketa Solidarioa urtero, Mundukidek, kooperatibekin batera antolatzen duen ekimen arrakastatsuenetako bat da. Aretxabaletako Urkuluko urtegian ehunka pertsona biltzen dituen kirol ekitaldi honek, jarduera fisiko batean parte hartzeko aukera eskaintzeaz gain, Mundukidek Mozambike,Etiopia,Kolonbia, Ekuador eta Brasil bezalako herrialdeetan egiten dituen garapen-programei babesa emateko modua ere bada.