Bueltan dira Enpresagintzako fakultateko ikasleak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Bueltan dira Enpresagintzako fakultateko ikasleak

Oñatiko Enpresagintza fakultateko lehen mailako ikasleek pandemiaz geroztik egin duten lehen bisita izan da. Ikasleek gure historia eta lana gertutik ezagutzeko zuten urteko hitzordua berreskuratu dugu.
Bueltan dira Enpresagintzako fakultateko ikasleak
2023/03/31

Bisita ULMA eta bere negozioen aurkezpen batekin hasi zen. Behin kokatuta, ikasleek ULMAren historiari buruzko talde-dinamika batean parte hartu zuten eta ULMAren 9 negozioetako bakoitzak egiten duen lanaz ikasi zuten.

Enpresagintza fakultateko lehen mailako ikasleen bisitak, eskola eta institutuetako beste bisita batzuk bezala, urtero egiten dira, pandemiaren urteak izan ezik, eta horien helburua ULMA, historia eta funtzionamendua ezagutaraztea da.