Bueltan da ULMAko erretiratuei omenaldia — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Bueltan da ULMAko erretiratuei omenaldia

Pandemiak ekarri zuen parentesiaren ondoren, datorren ekainaren 9an ULMA Taldeko erretiratuak omentzeko eguna ospatuko dugu berriro.
Bueltan da ULMAko erretiratuei omenaldia
2023/05/12

Taldeko negozioetako erretiratuak bilduko dituen jardunaldia goizean hasiko da. Alde batetik, Zerbitzu Zentraletako auditorioan emango den hitzaldi bat entzuteko aukera izango dute. Bestetik,  ULMAk Oñatin dituen eta beraiek aukeratzen duten Negozioetako bat bisitatu ahal izango dute.

Goizeko ekitaldiak amaitu ondoren, eguerdian, jai giroan elkarrekin berriz aurkitzeko aukera izango dute Oñatiko Zubikoa Kiroldegian ospatuko den bazkarian.