Birgaitze energetikoa eraikin klasiko batean, bere estetikari eutsiz — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Birgaitze energetikoa eraikin klasiko batean, bere estetikari eutsiz

ULMA fatxada aireztatua jatorrizko diseinura egokitu da, sistema berriaren abantailei uko egin gabe
Birgaitze energetikoa eraikin klasiko batean, bere estetikari eutsiz
2016/09/28

ULMA Architectural Solutionsek Donostiako Gros auzoko Kale Nagusian kokatutako eraikin entzutetsu baten fatxadaren birgaitzean hartu du parte. Fatxadaren jatorrizko diseinua zeramikazko plakazko estaldur bat zen, ageriko hormigoizko begiratoki kurbatuez konbinatua; eta proiektuaz arduratutako estudioak, ARCAYA Arquitectos,  eraikinaren estetikari eutsi nahi zion. Arkitektoak soluzio medernoa bilatzen zuen, kanpotik kalitate handiko isolatzailea gehituz, vaina eraikinaren aurreko estetikarekin jarraituz. Gainera, azalera erraz garbituko zuen materiala izan behar zuen, eta ULMA Fatxada Aireztatuak eskaera guztiak betetzen zituen.

“Badirudi fatxada aireztatua bezalako sistema tekniko berritzaileak baztertu behar direla gune klasikoak birgaitzeko, eta ez da horrela, obra honek erakusten duenez”. Álvaro Arcaya, ARCAYA Arquitectos.

Arcaya Arquitectos-eko Álvaro Arcayaren arabera, “badirudi fatxada aireztatua bezalako sistema tekniko berritzaileak baztertu behar direla gune klasikoak birgaitzeko, eta ez da horrela, obra honek erakusten duenez. ULMA fatxada aireztatuak AR Arquitectos-etik eskatzen genuen beharretara egokitzen jakin du, eta sistema modular estandarizatuaren irudiarekin apurtzea lortu dugu.”

Funtsean arkitektura estudioak nahi zuen akabera lortu zen jatorrizko fatxadaren diseinua errespetatuz, junturak ahal den guztia disimulatuz.

AZPIMARRATZEKO 4 PUNTU GAKO

 

1. Juntura bertikalak kentzea

Gure materialak beste material batzuk baino formatu handiagoa ahalbidetzen zuen eta, hala, panelak fabrikatu genitzakeen leihoen arteko espazioaren gaindiko neurriekin (1800eko luzera), distantziarik handiena estali zezan eta juntura bertikala hobeto disimulatu zedin. Horrela, lerro horizontalak nagusitu eta emaitza estetiko ikusgarriagoa lortzen da.

 

2. Juntura horizontalak kentzea greka pasoarekin

Plaka grekatu berezia sortu zen 11 mm-ko greka paso espezifikoarekin juntura horizontalaren neurri bera izan zezan. Horrela, juntura horizontalak disimulatu egiten dira.

Greka altuera espezifikoa bilatu zen (51,5mm) 11 mm-ko greka pasoarekin 508mm-ko neurria eman zezan; eta horrekin forjatuen artean beti plaka osoak izatea lortu zen, eraikinaren horizontaltasunari eta antzinako estetikari eusteko asmoz. Horretarako molde berezi bat sortu zen greka paso espezifikoarekin.

Laburbilduz, plakaren altuera egokitu zen fatxadan zehar bisualki inolako ebaketarik egon ez zedin.

Hori lortzeko, arkitektoak konposite bolatuzko azpadura bat sortu zuen neurri jakin batekin, 508ko plakak bat etor zitezen eta bisualki ebaketak disimulatu zitezen.

 

3. Kolore berezia

Bestalde, arkitektoak kolore berezi bat eskatu zuen NCS kartaren arabera, 1502 eta 50R, ageriko hormigoizko fatxadarekin eta bere azpadurekin kontrastatzeko. Helburua zen fatxadan argitasun handiagoa lortzea eta material desberdinen arteko bateratzea nabarmentzea. “Zuritik harea arteko kolorea bilatzen genuen, zuria izan gabe ere fatxadako zuriarekin bat egingo zukeena. Pozik gaude emaitzarekin, fatxadaren kolorea  ere aldatu egiten baita egunaren argitasunaren arabera”, diosku ARCAYA Arquitectoseko Álvaro Arcayak

 

4. Egituren kalkulua

Obraren beste berezitasunetakoa da gure azpiegitura ainguratu behar zuen itxitura oso baldintza txarretan zegoela eta, hortaz, soilik forjatuetara ainguratutako 3 soluzio aukera diseinatu behar izan ziren, eraikinaren baldintzetara egokitzeko.

ULMA Architectural Solutions arduratu zen 3 planteamendu desberdinekin egitura kalkuluak egiteaz, eta bermerik gehien ematen zuena aukeratu zen.

 

Sistema Integrala: fatxadaren hornidura eta instalazioa

ULMA fatxada aireztatuaren zerbitzu integralari dagokionez –instalazioaz ere arduratzen gara prozesu guztia gure eskuetan egon dadin-, Álvaro Arcayak azaldu digu muntajearen eta paletizatuaren antolaketa onak positiboki deitu ziela arreta, materiala ondo antolatuta eta jarrita zegoela , sarrerek nahiz obra guztian zeuden pilaketa guneek eragindako zailtasuna kontuan hartuta.