Efizientzia energetikoa eta diseinu modernoa Iruñako Passive House baterako
Iruñeko Arrosadia auzoan babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) blokeko fatxada aireztatua instalatu du ULMA Architectural Solutions-ek Passivhaus edo Passive House ere esaten zaion estandarrarekin. Ikuspegi nagusia energia aurrezpena maximizatzera eta diseinu garaikidea eskainiko duen etxebizitza bloke bat sortzera zuzendu da, eraikuntza mota honetan baldintza horiek ezinbestekoak baitira.
Barneko patioetan zuria eta tonu berdeko plakak batera erabiltzea ez da ausazkoa, argiaren erreflexioa optimizatzen baitu eta, horrela, eraikinaren efizientzia energetikoa lortzen laguntzen du.
Proiektuaren funtsezko abantailak:
- Isolamendu termikoa: errendimendu bikaineko Stoneo plakak.
- Finkapen ezkutua: estetikoki hobea, higadura murritzagoa eta sistemaren bizitza erabilgarria luzeagoa.
- Iraunkortasuna: muturreko baldintza klimatikoekiko erresistentea den materiala.
- Pertsonalizazioa: askotariko kolore eta testurako akaberak, proiektu bakoitzerako moldagarriak.
Etxebizitza hauek erakusten dute posible dela babes ofizialeko etxebizitzetan berrikuntza, jasangarritasuna eta diseinua konbinatzea, Passivhaus kontzeptuak eskatzen dituen efizientzia energetikoko estandar altuak betez.