BIRGAIKUNTZA ULMA FATXADA AIREZTATUAREKIN BARTZELONAN — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

BIRGAIKUNTZA ULMA FATXADA AIREZTATUAREKIN BARTZELONAN

ULMA etxearen fatxada aireztatuaren 1.100 m2 instalatu dira bulego eraikin batean, Bartzelonako Calabria kalean.
BIRGAIKUNTZA ULMA FATXADA AIREZTATUAREKIN BARTZELONAN
2016/12/19

Laviña - de la Villa Arquitecturak Bartzelonan, Calabria kalean, dagoen bulego eraikina birgaitu dute oso-osorik.

Aurreko eraikinaren materiala hormigoizko aurrefabrikatu bat zen eta, oso egoera txarrean zegoenez eta erortzeko arrisku larria zuenez, aldatu egin behar zen. Arkitektoek harria jartzeko aukera aztertu zuten, baina material bakoitzaren alde onak eta txarrak ikertu ondoren, azkenean erabaki zuten polimero hormigoia erabiltzea, prezioari dagokionez hobeto posizionatuta baitago. Gainera, ULMA fatxadak kostu txikiagoa du mantentze lanetan, eta oso emaitza onak ditu. Hormigoi polimeroak, material iragazgaitza baita, ez du zikinkeriarik xurgatzen eta erraz garbitu daiteke ur eta xaboiarekin.

Arkitektoek ez zuten ULMA hormigoi polimeroa lehendik ezagutzen. Halere, azpimarratzekoa da oso pozik geratu zirela emaitzarekin. Hain pozik geratu ziren, non beraien beste proiektu baterako ULMA Fatxada Aireztatua aukeratu baitzuten, Hospitalet de Llobregateko Tanatorioko, zehazki.   

Instalatutako fatxada aireztatua Vanguard gamakoa da, eta erabilitako koloreak P02 (zuria) eta P03 (gris iluna) dira, Aire testuran. Polimero hormigoizko fatxada aireztatuaren 1.100m2 jarri dira guztira. Polimero hormigoiz egiten ditugun plaken abantailarik nabarmenenak dira batere urik xurgatzen ez dutela, eta arinak eta iraunkorrak direla, eta trakzioak, talkak eta kanpoko giroak jasaten dituztela.

FITXA TEKNIKOA:

SUSTATZAILEA: BIMSA BARCELONA D'INFRAESTRUCTURES MUNICIPALS

ENPRESA ERAIKITZAILEA-BIRGAITZAILEA: UTE CALABRIA (ACCIONA-COPCISA)

ARKITEKTOA: LAVIÑA - DE LA VILLA ARQUITECTURA  (MARIA PILAR DE LA VILLA I UGAS)

AZALERA: 1.100m2

PLAKAREN FORMATUA, KOLOREA ETA TESTURA: P02 eta P03 koloreak, Aire testura