Bilboko Megapark merkataritza guneak ULMA kanalak aukeratu ditu berriro
MULTIV familiako kanalak jarri dira, altuera desberdinetan eta sareta aukera desberdinarekin Megapark merkataritza guneko aisialdirako eremu berrian, parking gainean.
Parke berri hori mugarriztatzeko aldameneko sareta artekatua duten kanalak instalatu dira. Horrez gain, sareta horien ondoan instalatutako landareontziek malda arina duten plaka metalikoak dituzte, ura saretara bideratzen dutenak. Sareta formatu horri esker, kanalizazio sistema ez da nabarmentzen, inguruarekin ezin hobeto mimetizatuta.
Beste alde batetik, mota bereko kanalak instalatu dira, burdinurtuko saretarekin parkerako oinezkoentzako sarbideetan.
Proiektu honetan instalatutako sareta guztiek betetzen dute indarrean den Oinezkoen erabilerarako Espazio Publiko Urbanizatuentzako Irisgarritasun Araudia.
Merkataritza gune honek, hasieratik, xurgatze gaitasun handia duen ULMA kanalizazio sistemako 2000 metro lineal baino gehiago ditu, solairu komertzialaren saneamendurako.
Eraberritutako gunea, lehenago erabilerarik gabea, toki komertzialekin eta taberna eta jatetxeekin inguratuta dago eta aire zabaleko aisialdirako egokitu da, umeentzako jolasekin eta gune berdeekin.