Bidali SMS bat eta elikatu ume errefuxiatu bat!
ULMA Taldeak, ACNUR EUSKAL BATZORDEA GKE-rekin lankidetzan, PLUMPY NUT izeneko kanpainari ekin dio. Ekimen honen helburua da 5 urtetik beherako ume errefuxiatuen malnutrizioa ekiditea. Hilabete batean zehar, Taldeko bazkideen eta langileen inplikazioa sustatzea da asmoa, baita elkartasun ekimenetan interesatuta dagoen beste edozein pertsonarena ere.
(Bideoa gaztelaniaz dago.)
Zer da ACNUR?
ACNUR munduko eginkizun humanitario gehienen bizkarrezurra da, bera baita larrialdi kasuetan logistikarako eta erantzuna emateko gaitasun handiena duen entitatea. Gainera, korridore humanitarioak irekitzeko ardura dauka, gainerako erakundeek eta GKE-k lan egin dezaten. Arazorik larrienak malnutrizioa eta elikagaien segurtasun eza dira.
Zer da PLUMPY NUT-a?
1€-rekin 3 PLUMPY NUT finantzatzen dira eta horiekin desnutrizioa duen haur baten elikagai beharrak asetzen dira: kakahuete gurina, azukrea, landare koipeak eta esne hautsa, mineral eta bitaminetan aberatsa. Egunean hirurekin, umeak astean kilo bat irabazten du.
Nola egin ekarpena?
SMS: bidali SMS bat 28014 zenbakira ULMA hitzarekin. Mezu batekin ume errefuxiatu bati egun baterako elikagaia emango diozu. Mezuaren kostua: 1,2 € (Movistar, Vodafone, Orange, Euskaltel).
Bidalitako mezu guztien artean 2 sarrerako 10 sorta zozketatuko dira Arrikrutzeko kobetarako, uztailak 11.
Kontu zenbakia: nahiago baduzu, zure ekarpena kontu zenbaki honetan egin dezakezu kontzeptu bezala ULMA hitza jarriz: ES42 3035 0081 36 0810045602 Laboral Kutxa.
Zifra batzuk
- 51,2 milioi pertsona daude erbesteratuta (zifrarik altuena II. Mundu Gerratik) eta ACNUR-ek 42,8 milioiri ematen die babesa eta laguntza.
- Pertsona batek errefuxiatu kanpamendu batean batez beste ematen duen denbora 17 urtekoa da.
- +12.340 ume baino gehiago hiltzen da egunero gosez. Urtero 4.5 milioi baino gehiago.
- 165 milioi umek pairatzen dute hazkuntzako atzerapena elikagai faltagatik. Hazkuntza murrizten denean, garunaren garapena jaisten da. Hazkuntza atzerapen horren tasak handiagoak dira Afrikan eta Asian, Ekialdeko Afrikan umeen %42 izanik (2011).
- +1,5 milioi ume baino gehiago hiltzen da urtero ahulduraz, elikagai ezak sortzen dien malnutrizioaren ondorioz.
- Munduko umeen heriotzen 1/3-k desnutrizioarekin du harremana.
- Afrikako 40 herrialdetako 3,3 milioi errefuxiatu ACNUR-en laguntza humanitarioaren menpe dago.
- Afrikako 1,2 milioi errefuxiatu gosez hiltzeko arriskuan daude.
- 450.000 pertsonen jatekoa %50 murriztu da.
- 800.000 pertsona datozen 3 hilabeteetan jatekoan murrizketak jasateko arriskuan daude.
- Malnutrizio indize altua Afrikako 6 urtetik 59 hilabete bitarteko ume errefuxiatuen artean %12,4-koa da, hau da, 205.000 ume inguru.
- 1€-ko ekarpena 2,56€-ko laguntza humanitarioa bihurtzen da eta bildutakoaren %93a zuzenean proiektuetara bideratzen da.
Gehiago jakin nahi?
(*) 1,2 euroko kostua (GKE-arentzat osorik). Funtsak biltzeko Elkartasun kanpainetarako SMS zerbitzua, Altiria TIC-ek, www.altiria.com, eta Espainiako Fundraising Elkarteak www.aefundraising.org egindakoa, bezero arreta 902 00 28 98, 36059 - 28080 posta-kutxa, Madril. Movistar, Vodafon, Orange, Yoigo eta Euskaltelek parte hartzen dute.
Datuen Babeserako Lege Organikoan xedatzen denaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak ACNUR EUSKAL BATZORDEAREN fitxategi batean gorde direla, bere helbidea Madril (Espainia), Cedaceros etorbidea 11.zk., 1 izanik. Helburua da datu-emate hori kudeatzea eta gure jarduerari buruzko informazioa ematea. Datuak behar besteko konfidentzialtasunez erabiliko dira, indarrean dagoen legean jasotako neurriak aplikatuz. Nolanahi ere, nahi duzunean datuetan sartzeko eskubidea duzula adierazten dizugu, baita datuak zuzentzeko, aurka egiteko eta ezerezteko ere, horretarako aurreko helbidera edo www.eacnur.org gure webgunearen bitartez.