Beste erronka bat gorenean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Beste erronka bat gorenean

Eskerrik asko hilabete honetan autoa garajean utzi eta bizileta hartu duzuen guztioi 30 Egun Bizikletan erronkan parte hartzeko.
Beste erronka bat gorenean
2024/05/08

Goizago jaiki, autoa aparkatuta utzi eta bizkleta hartzea bezalako keinu txikiek balio izan dute aurtengo erronkan lehen postua lortzeko eta batez ere gure karbono aztarna murrizteko.

Urrezko domina honek 30 egun hauetan zehar egin duzuen inplikazio eta ahalegin handia islatzen du. 12.244 km-rekin atmosferara 2.100 kg-tik gorako CO2 isuriak aurreztea lortu dugu. Gainera, enpresarik jasangarrienaren saria irabazi dugu kilometro gehien egin ditugulako eta atmosferara C02 isuriak aurreztu ditugulako.

Azkenik, ULMA Packagingeko Iñaki Agirregabiria zoriondu nahi dugu, erronkaren pizgarria irabazteagatik.

Zorionak eta eskerrik asko ULMAn mugikortasun iraunkorragoa bultzatzeagatik eta ingurumena zaintzen laguntzeagatik!