BEGIRA aldizkariaren 26. alea argitaratu da
Hori dela eta, Begira aldizkariak bere diseinua eta estilo grafikoa berritu ditu. Aldizkariaren irudi berria, garai eta joera berriekin bat datorrena, eta www.begira.ulma.com online formatu berria, aurrerantzean paraleloan joango dira ULMA Taldearen errealitate sozioenpresarialaren gainean eguneroko informazio berriak ezagutu ahal izateko.
Hauexek dira, besteak beste, Begira aldizkariaren 26. ale honetan datozenak: ULMA Pipingek ROPARUN elkartearekin batera minbiziaren aurkako borrokan egiten duen lana, AENORrek ULMA Construccioni laneko segurtasun eta osasunaren alorrean aitortu dion lana, Irene Alberdi ULMA Taldeko Kontseilu Orokorreko lehendakariarekin eta Mikel Izurieta ULMA Architectural Solutionseko gerentearekin izandako elkarrizketak, eta ULMA Packagingetik Alemaniara joandako Jesus Maria del Rio lagunaren gainean egindako erreportajea.