BEGIRA, 15 urte elkarrekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

BEGIRA, 15 urte elkarrekin

Begirak, ULMA Taldeko aldizkari korporatiboak, 15 urte bete ditu. Berri, erreportaje, bizipen, bitxikeria, pasadizo eta elkarriketez osatutako 15 urte.
BEGIRA, 15 urte elkarrekin
2017/07/24

Urte hauek guztiek balio izan dute, besteak beste, ULMA Taldea proiektu komunaren parte izatearen sentimendua sendotzeko, protagonistak beti benetako eragileak izanik, hau da, gure bazkide eta langileak.

15 urteren ondoren, Begira proiektu korporatibo sendoa da, egungo garaira egokituta.  Hala ere, erronka hastapenetan zenaren berbera da; kalitatezko edukia, bazkide eta langileei benetako balioa ekartzeko.

Eskerrik asko, 15 urte hauetan Begira posible egin duzuen guztioi. Zorionak!