Txantxi Moneta Soziala zabaltzeko ideien inguruko saria banatu da.
Sariaren irabazleak hainbat ekimen proposatu ditu, hauetariko batzu beste parte parte-hartzaile batzuenekin bat etorri direnak. Proposamen batzuk aipatzearren, lansariaren zati bat, horrela eskatzen duenari, Txantxitan jasotzeko aukera ematea da, edo ULMA Taldeak bazkide edo langile bakoitzak bere kabuz eskuratzen dituen Txantxien zati bat diruz laguntzeko proposamena ere aurkeztu da.
Merkataritza Biziberritzeko Planaren barruan kokatzen den ekimen honen arrakastarako ezinbestekoa da gizarteko eragile guztien parte hartzea eta konpromisoa lortzea. Ildo horretan, ULMA Taldeko langileek eta bazkideek oraingoan ere jarrera parte hartzailea erakutsi dute.
Ideien bideragarritasunari eta asmamenari emandako saria, nola ez, moneta soziala osatzen duten billete guztiak eskuratzean datza, hau da, 36,50 Txantxi guztira.