Badugu jada GAL/MAL onenarentzako ULMA Sariaren irabazlea — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Badugu jada GAL/MAL onenarentzako ULMA Sariaren irabazlea

Ekainaren 24an GAL/MAL onenarentzako ULMA saria eman zen.
Badugu jada GAL/MAL onenarentzako ULMA Sariaren irabazlea
2021/07/08

Bilboko Ingeniaritza Eskolan egin zen ekitaldia, eta bertan izan ziren, besteak beste, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendari Charles Pinto eta ULMA Embedded Solutionseko gerente Asier Olaguenaga.

Saria, 1.500 eurokoa, Mikel Calvori eman zioten, digitalizazio industrialarekin lotuta egindako lanagatik.