Ulma Taldea
Aurten ere, ULMA Oñatiko Duatloiarekin bat
Martxoaren 18an ospatu zen Oñatiko Duatloiaren 30. Edizioa Aloña Mendi kirol elkarteak antolatuta, eta aurten ere ULMAren babesa izan du.
Helene Alberdi (emakumezkoen mailan), Joanes Goitisolo (gizonezkoen mailan) eta Alfonso Lopez (egokitutako kategorian) izan ziren azkarrenak. Guztira 180 atleta baino gehiagok hartu zuten parte.
53 kilometro egin zituzten guztira, 10km-ko lasterketan, 38 kilometro bizikletan eta beste 5 kilometroko lasterketan.
Eguraldi kaxkarrak, euriak eta haizeak lasterketa baldintzatu zuten baina baina ikuskizuna lausotu gabe.
Bizi berriz lasterketa osoa bideo honetan: