Aurten 300 pertsonak parte hartuko dute ULMAk antolatutako Gripearen aurkako Kanpainako Txertaketan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Aurten 300 pertsonak parte hartuko dute ULMAk antolatutako Gripearen aurkako Kanpainako Txertaketan

Aurreikusitako gripearen aurkako txerto gutxi egon zitezkeela ikusita, ULMAn aurreratu egin ginen eta ekainean txertoen erreserba egin genuen, eta horri esker urriaren amaieran jasoko ditugu txertoak.
Aurten 300 pertsonak parte hartuko dute ULMAk antolatutako Gripearen aurkako Kanpainako Txertaketan
2020/10/14

Ekainaren 17an ULMAk abiarazi zuen Gripearen aurkako Kanpainak oso harrera ona izan zuen eta ULMAko 300 langilek eman zuten izena.

Txertoa hartzea birusaren mutazioari aurrea hartzea da, urte bakoitzean txerto desberdin bat hartuta, eta birusak duen transmisio gaitasun handitik babestea eta gaixotasun infekzioso akutu bati aurre egitea ere bada, zure burua, zure lan ingurunea eta zure senideak babestea ez ezik.

HARTU TXERTOA, BABESTU ZURE BURUA ETA BABESTU ZURE INGURUNEA!