Aukeraz betetako etapa berria — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Aukeraz betetako etapa berria

Erretirorako trantsizio programa gauzatu da, etapa berri horretatik gertu dauden pertsonei zuzendutako ULMAren ekimena.
Aukeraz betetako etapa berria
2026/06/17

Maiatzean, GUnea Academyk, erakundeko pertsonen garapenera bideratutako ULMAren ikaskuntza-espazioak, erretirorako trantsizio programa aurrera eraman du. Erretirotik gertu dauden pertsonei laguntzeko eta aro berri horri lasaitasun eta konfiantza handiagoarekin aurre egiteko tresnak eskaintzeko ekimena da. 

Formazioa hiru jardunalditan egituratu da, bakoitza gai zehatz batean ardaztuta: osasun ekonomiko eta digitala, osasun integrala eta bizitza etapa berri bati nola aurre egin. Informazio praktikoa eskaintzeaz gain, etapa horren inguruko zalantzak, esperientziak eta ilusioak partekatzeko gune bat sortu du programak.  

Ekimen honekin, ULMAk pertsonak beren ibilbide profesionaleko etapa guztietan zaintzeko konpromiso handiagoa hartzen du. Formazioa eskaintzeaz harago, pertsonei erakunde barruan bizitako ibilbidea aitortzeko eta etapa pertsonal berri bat hasten laguntzeko aukera ematen du programak.