Ulma Taldea
Aspaceren esker ona ULMAri
Aspacek, garun-paralisia duten pertsonei arreta emateko familiek sortutako elkarteak, esker oneko gutun bat bidali dio ULMAri, Aspace Gipuzkoari balioa emateagatik.
![Aspaceren esker ona ULMAri Aspaceren esker ona ULMAri](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/aspaceren-esker-ona-ulmari/@@images/image-900-c2ed4163f717bfc21ed5469b4fa9831e.jpeg)
Aspacek 2022an bere 50. urteurrena ospatu du eta urtean zehar gure lankidetzari eta Gipuzkoako beste enpresa batzuen lankidetzari esker, elkarteari ikusgarritasun handiagoa eman ahal izan diote eta garun-paralisia duten pertsonen eskubideetan aurrera egin ahal izan dute elkartea indartuz eta Aspace Gipuzkoaren lagun sarea zabalduz.