Arrakasta YOGA online saioen lehen astean — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Arrakasta YOGA online saioen lehen astean

Aste honetan, ULMAk YOGA online lehen saioak eskaini ditu, pertsonak zaintzen jarraitzeko. Oñatiko gure irakasle Miren Zubeldiaren eskutik, 90 pertsonak baino gehiagok eman dute izena esperientzia berri horretan, YOGA etxean eta etxekoekin praktikatzeko. Sekulako arrakasta!
Arrakasta YOGA online saioen lehen astean
2020/04/23

Esperientzia honekin bat egin nahi baduzu, bete formulario hau eta utzi zure helbide elektroniko bat jarraibideak bidaltzeko, saioak zuk ere ikus ditzazun.

Zuzenean izango dira astelehenetan 12:30ean eta asteazkenetan 18:00etan. Baina, beste edozein unetan, saioak ikusi ahal izango dituzu grabatzen ari direlako eta YouTubeko kanalean geratzen direlako, nahi duzunean sartu eta errepikatzeko.

Saioak gaztelaniaz dira, Euskal Herritik kanpoko jendea ere konektatzen delako, eta maila oinarrizkoa da, horietako asko Yoga lehen aldiz praktikatzen hasi delako.

Zure burua zaintzen animatzen zaitugu, indar berrituekin itzul zaitezen.