Arrakasta izan du lehen ULMA-Challengeak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Arrakasta izan du lehen ULMA-Challengeak

ULMAk bultzatuta eta Oñatiko Aloña Mendi Kirol Elkarteak eta Bergarako Lokatza Txirrindularitza Eskolak antolatuta, larunbatean lehen ULMA-Challengea lehiatu zen.
Arrakasta izan du lehen ULMA-Challengeak
Ibon Calvo ULMAko lehendakariaren eskutik jaso zuten irabazlearen maillota eta txapela bi kategorietako txirrindulari azkarrenek.
2023/07/17

90 txirrindularik baino gehiagok hartu zuten parte ULMA-Challengea osatu zuten bi lasterketetan. Erlojupeko bat Bergaran goizean eta iraupen lasterketa bat arratsaldean Oñatin. Irati Aranguren (Andoaingo Txirrindulari Eskola) kadete mailan eta Laia Bosch (Nafarroako Ekologikoak) junior mailan izan ziren sailkapen nagusiko azkarrenak. Oñatin lehiatutako arratsaldeko proban, Izar Ezkibelek irabazi zuen lehen oñatiarraren saria.

Antolatzaileek zein parte-hartzaileek pozik bukatu zuten challengearekin. Lasterketa bakarrean bi diziplina batuz ikuskizun eta indar handiagoa ematea lortu zutela azaldu zuten eta emakumezkoen oinarriko txirrindularitza bultzatzeko eta finkatzeko balio izatea espero dute.

  • Junior mailako sailkapen nagusia
    1. Laia Bosch Ecologicos Navarros  (01:16:54).
    2. Itxaso Plaza Igamo-Packaging (01:17:02)
    3. Natalia Ovejero Rio Miera (01:17:02)
  1. Kadete mailako sailkapen nagusia
    1. Irati Aranguren Andoaingo Txirrindulari Eskola (00:55:08).
    2. Marta Pelayo Ecologicos Navarros (00:55:24).
    3. Maier Olano Zu-k Limousin (00:55:38).