Ulma Taldea
Aritz Ugartek irabazi du ULMA Taldearen argazki lehiaketako zozketa
ULMA Taldeak bere Argazki Lehiaketaren XIV. edizioa jarri zuen martxan irailean, bazkide eta langile guztientzat.
![Aritz Ugartek irabazi du ULMA Taldearen argazki lehiaketako zozketa Aritz Ugartek irabazi du ULMA Taldearen argazki lehiaketako zozketa](https://begira.ulma.com/eu/aktualitatea/aritz-ugartek-irabazi-du-ulma-taldearen-argazki-lehiaketako-zozketa/@@images/image-900-3b1a412adcbd37659869582c4333e0d9.jpeg)
Oraingoan, “URA” izan da aukeratutako gaia, eta egia esan, askorako eman du. 300 argazki baino gehiago jaso dira: itsasoaren olatuak kostaldearen kontra, euri tantak…
ULMA Constructioneko Aritz Ugartek irabazi du, hain zuzen, lehiaketa honetako parte hartzaile guztien artean egindako zozketa. Horrenbestez, La Vida es Bella-ko “Bi lagunentzako spa eta masaje saioa” izeneko irteera bat irabazi du.
Aurreko urteetan bezala, argazki batzuk ULMA 2020 egutegi korporatiboa ilustratzeko erabili dira.
Zorionak Aritz, eta mila esker guztioi parte hartzeagatik!